Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Cabecera subhome 2016 euskera Berriak Harremanetan Jartzeko Online kudeakeak
  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Egitura eta negozioak
  4. Gasaren jatorria eta historia

???eu_ES.portal.enlace.oculto.menu.secundario.inicio???

???eu_ES.portal.enlace.oculto.menu.secundario.final???

EDP NATURGAS ENERGÍAGasaren jatorria eta historia

Historia

K.a. 2000. urtea

Lehenengo gas-hobiak agertu ziren Iranen; litekeena da tximista batek piztea eta, era horretan, antzinako persiarrek hobi horiek aurkitzea. Persiarrek uste zuten etengabeko sugarrak jainkoek sortutako “betiereko suak” zirela.


K.a. 125. urtea

Txinan, ezagutzen den gas naturalaren lehenengo hobia zulatu zen, gainazaletik 150 metrora. Badirudi txinatarrek gas hori ezagutzen zutela K.a. 900. urteaz geroztik, eta gasa bilatzen zuten kareharri-hobietan, erretzeko eta, horrela, hobien artean aurkitzen zituzten gatz-arrokak lehortzeko. Zulaketak egiteko eta gasa garraiatzeko, hustutako banbu-kanaberak erabiltzen ziren.


1659

Ingalaterran, gas naturalari buruzko lehenengo aipamenak agertu ziren, baina ezezaguna zen nola garraiatu hobietatik. Gas naturala distantzia luzeetan garraiatzeko zailtasun handiak zirela medio, bazterturik geratu zen garapen industrialean, eta horren ordez, petrolioa, ikatza eta horien deribatuak erabili ziren.

Bideratutako gasa XVIII. mendearen bukaeran edo XIX. mendearen hasieran erabiltzen hasi zen lehenengoz; hain zuzen ere, argiztapenerako gas manufakturatua (ikatzetik zetorrena) erabiltzen zen. Hori dela-eta, gas hori definitzeko erabili zen lehenengo izendapena “argiztapeneko gasa” izan zen. Gizakien asmakuntza handiekin gertatzen den bezala, gasaren asmakuntza ere ezin da esan pertsona bakar batena izan zela, alkimisten, fisikarien eta ikertzaileen ekarpenen ondorioa baizik, beren saiakuntzen bidez gizarte zibilizatuaren aurrerakuntza handietako bat izan zena sortu baitzuten.

Frantsesak eta ingelesak aurkatuta daude, argiztapeneko gasaren garapen praktikoa asmatu zuen egilea nor izan zen erabakitzeko orduan -PHILIPPE LEBON ala WILLIAM MURDOCH-, izan ere, biek, leku desberdinetan, egun berean egin zituzten gasaren industriari hasiera eman zioten saiakuntzak.


1792

William Murdochek saiakuntza bat egin zuen bere etxean. Atzealdeko lorategian, ikatza destilatzeko burdinazko ontzi bat jarri zuen, eta horrela lortu zuen gas erregai bat, etxera garraiatu zuena teilatuan barrena mahai baten gainean zegoen sabaiko erregailu bateraino, eta bertan erretzen zen ateratako gasa, argitzeko balio zuena. William Murdochek honakoa dio bere idazkietan: “Gas horrek argi bizi eta polita sortzen zuen, eta erretzen jarraitu zuen denbora nahiko luzean”.


1815

Paris eta Londresko auzo batzuetan fabrikatutako gas erabiltzen zuen argiztapena instalatu zen. Espainian ez zen luze berandutu ekarpen zientifiko berri horren helduera.


1818

José Roura kimikako irakasleak, Bartzelonan bertako Merkataritzako Batzarraren euskarria zen eskolako zuzendariak, hainbat saiakuntza egin zituen kortxo-hondakinetatik lortutako gasarekin. Oviedon, Luanco irakasleak eskolako hainbat gela argiztatu zituen, sagar-hondarretatik lortutako gasa erabilita.


1819

Roura irakaslearen saiakuntza Fernando VII.a erregearen belarrietara iritsi zen. Erregeak Madrilera deitu zuen irakaslea, errege-jauregian gasaren bidezko argiztapena instalatzeko, jauregian egin behar ziren jai batzuk zirela-eta. Baina, esperientzia horiek ez zioten argiztapeneko gasari garapenaren biderik ireki. Urte batzuk geroago arte, 1850. urtea igaro eta gero, ez zitzaion fabrikatutako gasari industri erabilera eta argiztapen-erabilera eman Espainian.


1821

New York Estatuko herri txiki batean, gas naturala sakontasun txikiko hobi batetik kontsumitzaileen eskura jarri zen, diametro txikiko kobrezko hodi baten bidez, eta batik bat argiztapenerako erabili zuten.


1838

Coke-ko gas manufakturatua argiztapenerako erabiltzen zen Estatu Batuetan, eta horren ekoizpena Erresuma Batuan sartu zen. Une horretan hasi zen gasa zabaltzen argiztapen publikoko baliabide bezala. Geroago, erabilera hori zabaldu egin zen Europako hiri nagusietan, bertako kaleetan lur azpiko kanalizazioari esker gasez funtzionatzen zuten kale-argiak instalatu baitziren.


1855

R.W. BUNSENek Bunsen erregailua asmatu zuen. Erregailu horrek hainbat erabilera izan ditu, beroa eta argia ekoizteko. Gaur egun ere oso ohikoa da erregailuaren erabilera laborategietan, beroa ekoizteko. Asmakuntza hori gaur egungo gas-erregailuen printzipio teknikoa da.


1890

Aurrerabide nabarmen bat gertatu zen gasa garraiatzeko teknologian, iragazpenen kontra babestutako junturak asmatu zirenean; hala ere, eraikuntzan erabilitako materialak eta teknikak mugatuak ziren artean, eta, beraz, gasa ez zen garraiatzen 150 km-tik gorako distantzietara. Hori dela-eta, gas manufakturatua erabiltzen zen bereziki, argiztatzeko kontsumitzen zen hirietan bertan ekoizten baitzen. Petrolio-hobietan aurkitzen zen gas naturala argi-zuzietan erretzeko erabiltzen zen, eta petrolioari lotuta ez zeuden gas-hobiak ez ziren ustiatzen, kontsumo-guneetatik oso urrun zeudelako.


1927

Hodien teknologia bilakatu egin zen, eta Estatu Batuetan gasa eramateko sistema handiak eraikitzen hasi ziren (gasbideak), 51 cm-tik gorako diametroko eta 320 km-koak.

1970

Errusian, gas naturala garraiatzeko hodi luzeena eraikitzen hasi zen, Northern Lights-en sarea, 5.470 kilometro luze, Ural mendiak zeharkatzen zituena, Europa Ekialdea eta Siberia batuz.

Gaur egunean

Espainian, gas naturala garraiatzeko eta banatzeko sareak 35.000 kilometro baino gehiagokoak dira.

Gaur egun

Munduan 2.350 milioi metro kubiko baino gehiago kontsumitzen dira munduan, eta gas naturalaren erreserba egiaztatuek 160.000 milioi metro kubikoak gainditzen dituzte.

Nondik ateratzen da?

Naturan aurki daiteke, kanpora irtetea eragozten duten geruza iragazgaitzek estalitako “gas-poltsak” izenekoetan, lur azpian.

Gas naturala eraketa geologikoetatik dator. Bi motatako hobietan aurkitu ohi da:

  • Bereiziak: gas naturala soilik duten hobiak.
  • Elkartuak: petrolio gordinarekin batera, petrolio-putzuetan.

Gasaren eraketari buruzko teoria zorrotzik ez badago ere, ziurta daiteke petrolioa sortzen duenaren antzeko prozesu baten ondorioa dela.

Gas naturalaren erreserba egiaztatuak.
Bilakaera, geografia-zona handien arabera (2000ko urtarrilaren 1ean) (unitateak: 109 m3) 1999.
Ipar Amerika 6.550
Latinoamerika 8.296
Europa 7.170
Erdialdeko Europa 701
Afrika 56.677
Ekialde Ertaina 10.444
Asia - Ozeania 53.054
Munduan guztira 157.703

Nola garraiatzen da?

Gas naturala hobietatik kontsumitzeko lekuetara garraia daiteke, bai gasbideak izeneko gas-hodien bidez, bai (distantzia luzeak direnean) likidotua, metano-ontzietan edo tanga-kamioietan, gasa oso tenperatura baxuan dagoela.

Nola neurtzen da?

Gas naturala termiatan (te) edo metro kubikoetan (m3) neurtzen da; te bat 1000 Kcal-en baliokidea da, eta m3 bat 10,44 termien baliokidea da, gutxi gorabehera (aldatu egiten da berotze-ahalmenaren arabera).

Presioa

Presioa indarra zati indar hori aplikatuta dagoen gainazala egitearen emaitza da. Mugimenduan dagoen gas baten presioa gasa-molekulek egiten duten indarra da. Presioa, oro har, baretan neurtzen da.

Beroa

Beroa energia agertzeko formetako bat da.

Tenperatura

Gorputz baten tenperaturak adierazten du bere molekulen energia zinetikoa; hau da, molekulak zer indarrez mugitzen diren.

Tenperatura gradu zentigradutan neurtu ohi da (ºC). Berotze-ahalmen handiagoa 10.440 kcal/m3-koa da.

Ezaugarriak

Energia primarioaren iturria da, naturan aurkitzen den moduan kontsumitzen dena.

Biltegiratu daiteke, gero garraiatu eta banatzeko (biltzeko tangak, metano-ontziak); hala ere, kontsumitzeko ez da beharrezkoa biltegiratzea, etengabeko hornikuntzako energia delako, eta beti egoten da eskuragarri behar den kopuruan.

Gas naturalak ingurumena errespetatzen du:

  • Alde batetik, beste edozein erregai gaseoso bezala, ez du partikula solidorik sortzen errekuntzako gasetan, CO2 gutxiago sortzen du (eta, horrela, berotegi-efektua murrizten du), askoz ere ezpurutasun gutxiago sortzen ditu, sufrea, adibidez (euri azidoa murrizten du), eta, gainera, ez du kerik sortzen.
  • Beste alde batetik, erregai gaseosoetan garbiena da, eta, ondorioz, errekuntzak ez du ia SO2 sortzen, eta NOx isurpenak nabarmen murriztu ditzake.

Gas naturala, beste gas erregai batzuk ez bezala, airea baino arinagoa da; hala bada, ihesen bat gertatuz gero, berehala irteten da lokaletatik kanpoaldera, eta horrek segurtasun handia bermatzen du.

  • Airearen dentsitate erlatiboa = 1.
  • Gas naturalaren dentsitate erlatiboa = 0.62.

Berotze-ahalmen handiagoa 10.440 kcal/m3-koa da.