Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Cabecera subhome 2016 euskera Berriak Harremanetan Jartzeko Online kudeakeak
  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Gas-instalazioak
  4. Hornidura-gune berriak

???eu_ES.portal.enlace.oculto.menu.secundario.inicio???

???eu_ES.portal.enlace.oculto.menu.secundario.final???

EDP NATURGAS ENERGÍAHornidura-gune berriak

Gas kanalizatuaren hornidura nire helbideraino heltzen al da?

Zure udalerriak gas naturaleko kanalizazioa duen egiaztatu nahi baduzu, EDP NATURGAS ENERGIAk gas naturala zein herritan hornitzen duen kontsulta dezakezu.

Nola izan dezaket gas naturaleko instalazio bat?

Etxean gas naturala izan nahi baduzu baina oraindik ez baduzu horretarako beharrezkoa den instalazioa, konfiantzazko instalatzaile batekin harremanetan jarri behar duzu instalazioaren aurrekontua egin diezazun.

Nahiago baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo formularioaren bitartez, eta zure eskaera kudeatuko dugu. Laster, enpresa instalatzaile bat zurekin harremanetan jarriko da zure zalantzak argitzeko eta zure beharrekin bat datorren instalazio-proposamen bat egiteko.

Nola kontrata dezaket gas naturala?

Dagoeneko gas-instalazioa bukatuta baduzu eta instalazioak enpresa instalatzailearen ziurtagiria badu, gas naturala enpresa merkaturatzaile batekin kontratatu behar duzu.  Aukeratzen duzun enpresa merkaturatzailea arduratuko da gas naturalean alta egiteko eskaera guri bidaltzeaz.

Espainiar lurraldean gas naturala merkaturatzen duten enpresen eta azken errekurtsoko merkaturatzaileen zerrenda eguneratua http://www.cnmc.es/ web orrian kontsulta dezakezu. Zerrenda horretan aurkituko dituzu erakunde horien bezeroen arretarako telefono zenbakiak.

Azken errekurtsoko tarifa da azken errekurtsoko merkaturatzaileek gas naturala azken kontsumitzaileari saltzeko aplikatzen duten prezio arautua. Azken errekurtsoko tarifa Administrazioak zehazten du. Azken errekurtsoko tarifa izan dezakete 4 bar-etik beherako presioa duten gasbideekin konektatuta dauden eta urtean 50.000 kWh baino kontsumo txikiagoa duten kontsumitzaileek. Azken errekurtsoko bi tarifa daude, bezeroaren urteko kontsumoaren arabera:

  • T.1 5.000 kWh/urtea kontsumotik behera dutenentzat.Kontsumo-tarte hau gas naturaleko ur berogailua eta/edo sukaldea dituen etxebizitza baten ohiko kontsumoa da.
  • T.2 5.000 kWh/urtea baino kontsumo altuagoa eta 50.000 kWh/urtea baino kontsumo txikiagoa dutenentzat.Kontsumo-tarte hau gas naturaleko berogailua duen etxebizitza baten ohiko kontsumoa da.

Azken errekurtsoko hornidura eskaintzeko betebeharraz arduratzen diren enpresa merkaturatzaileak honakoak dira:

1. Endesa Energía XXI, S.L.U.

2. Gas Natural S.U.R. SDG, S.A.

3. EDP Comercializadora de Último Recurso, S.A.U.

4. Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U.

5. Madrileña Suministro de Gas S.U.R. 2010, S.L.

Nahi baduzu, hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezio eta baldintzekin kontratatu ahalko duzu.

CNMCren web orriko Energía/Consumidores/Gas Natural eremuan gas naturalaren merkatuko hainbat alderdi kontsulta ditzakezu, baita 91 432 96 00 telefonora deituz ere.

Zure aukeraketa errazteko, CNMCk argitaratu duen gas-merkaturatzaileen zerrenda osoa eskaintzen dizugu, beren bezeroen arretarako telefono zenbakiekin. 

Nolakoa da alta egiteko prozesua gas naturala?

Aukeratzen duzun merkaturatzailearen bidez kudeatutako alta-eskaera jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara kontadorea muntatzeko eta zure instalazioa aztertzeko. Aldez aurretik proba batzuk egin eta instalazioak araudia betetzen duela egiaztatu ondoren, EDP NATURGAS ENERGIAk zure gas-instalazioa zerbitzuan jartzeko moduan utziko du eta zure merkaturatzaileari horren berri emango dio.

Gogoan izan azterketa egin ahal izateko (hornidura-gune berri bat bada nahiz urtebetetik gora zerbitzuan egon gabe egon den instalazio baten konexioa bada) enpresa instalatzaile batek jaulkitako gas-instalazioaren ziurtagiria aurkeztu behar duzula.

Une horretatik aurrera, zure enpresa merkaturatzaileak gas-hornikuntzaren fakturak bidaliko dizkizu eta kobrantzak kudeatuko ditu. Bestalde, EDP NATURGAS ENERGIA, hornikuntza-enpresa gisa, kontadoreak irakurtzeaz eta 24 orduko larrialdietako zerbitzuez arduratuko da.