Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Cabecera subhome 2016 euskera Berriak Harremanetan Jartzeko Online kudeakeak
  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Gas Propanoa - PGL
  4. ZER DA GAS PROPANOA – PGL

EDP NATURGAS ENERGÍAZER DA GAS PROPANOA – PGL

Gas propanoa petrolio gas likidotu mota bat da (PGL), hidrokarburo bat, hidrogenoz eta karbonoz osatuta dagoena. Naturan dauden gas poltsetatik lortzen da eta baita petrolioa fintzetik ere.

Gas propano kanalizatuak zure negozioan edo etxebizitzan behar duzun energia guztia eman diezazuke, ur beroa izateko, sukaldean aritzeko, berogailua izateko edo aire giroturako, esaterako.

PGL kanalizazio bidez hornitzeko, biltegi bat behar da, airekoa zein lurpekoa. EDP Naturgas Energia arduratzen da biltegi horiek kudeatzeaz eta betetzeaz eta erabiltzaileek ez dute beste kudeaketa-lanik egin behar izaten eskariak egiteko. Era berean, EDP Naturgas Energiak kontsultak egiteko eta larrialdietarako zerbitzu bat du (900 400 523), eguneko 24 orduetan.

Tanketik gasez hornitzen dira inguruko bizilagunen etxeak, eraikineko komunitatean erabiltzaile bakoitzaren kontsumoa erregistratzen duen kontagailua dutenak.

Indarrean dagoen araudiari jarraituz, EDP Naturgas Energia arduratzen da kontagailuen irakurketa egiteaz eta beraz, irisgarria den armairu edo gela batean egon behar dira kontagailuak. Irakurketaren araberako kontsumoa fakturatuko zaizu hurrengo fakturan.