Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Cabecera subhome 2016 euskera Berriak Harremanetan Jartzeko Online kudeakeak
  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Ikuskapena

EDP NATURGAS ENERGÍAIkuskapena

Indarrean dagoen legeriari jarraituz, gas naturalaren instalazioan mantentze-lanak egin, instalazioa zaindu eta egoki erabiltzea instalazioaren titularraren edo, halakorik ezean, erabiltzaileen ardura da.

Instalazio bat aldian behin ikuskatzea osagai ikusgarri eta erraz iristeko modukoen bidez alderdi hauek egiaztatzean datza: instalazioa iragazgaitza dela eta kontserbazio-egoera ona dela, gas-aparailuen errekuntza higienikoa dela eta errekuntzako produktuak behar bezala husten direla, eta, halaber, araudiak ezarritako segurtasun-baldintzak egokiak direla.

EDP Naturgas Energíak azterketa 4 urtez behin egingo dizu Euskadin eta 5 urtez behin Asturiasen eta Kantabrian, behar bezalako kategoriako gaitasuna duen gas enpresa instalatzaile batekin egin duzula aurretiaz jakinarazten badiguzu izan ezik. Kasu horretan, enpresa instalatzaileak zure azterketaren emaitzaren berri eman beharko digu plataforma telematiko honen bitartez

EDP Naturgas Energíak gutun baten bidez jakinaraziko dizu beharrezkoa dela aldizkako azterketa egitea, eta azterketa hori instalatzaile gaitu batekin egin dezakezula ere azalduko dizu. Nahiago baduzu azterketa gurekin egin, gutunean adieraziko dizugu zer egunetatik aurrera joango diren gure langileak zure etxebizitzara edo lokalera azterketa hori egitera. Astebete lehenago esango dizugu ziur zer egunetan eta ordu-tartetan egingo den, gutun bat bidaliz edo/eta zure finkan kartel bat jarriz. Nolanahi ere, nahiago baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke zure bisita zuretzako unerik egokienerako hitzartzeko. Naturgas Energía Distribución, S.A.U. eta y EDP España Distribución Gas, S.A.U.erakundeak aldizkako azterketa egiteko zerbitzuaren kostua autonomia-erkidegoak arautzen du, eta gas naturalaren kontsumoaren hurrengo fakturan kobratuko zaizu.

Aldizkako azterketa egin ondoren, azterketaren emaitza jasotzen duen ziurtagiri bat entregatuko dizugu. Azterketaren akta postaz bidaliko dizugu egun batzuen buruan.

Bisita egiten den unean ez duzu ezer ordaindu beharko, ordainketa zure merkaturatzailearen hornidura-fakturaren bitartez egiten delako.

Azterketan aurkitzen diren akatsak ezin izango dira konpondu bisita horretan. EDP Naturgas Energíaren teknikariak instalazioan akatsen bat aurkitzen badu, horren berri emango dizu, akatsa zuzen dezazun. Akats horiek konpondu ondoren, EDP Naturgas Energíari jakinarazi beharko diozu akatsak zuzendu direla dioen frogagiriaren bitartez.

Akatsen konponketarako inprimakia Euskal Autonomía Erkidegoa.

 Akatsen konponketarako inprimakia Asturias eta Kantabria

Zer zerbitzu eskaintzen dizun EDP Naturgas Energiak

Zure instalazioaren segurtasuna da garrantzitsuena EDP Naturgas Energíarentzat, eta horregatik, gure langileek araudiak eskatzen duena baino prestakuntza handiagoa dute.

Dakizunez, beti bezala, gure langileak behar bezala identifikatuta egongo dira, txartel batekin, eta ez diezu ezer ordaindu beharko eskura.

EDP NATURGAS ENERGIAren teknikariak honakoa egingo du:

  • Gas-instalazioan ihesik ez dagoela egiaztatzea
  • Gas-aparailuetako segurtasun-gailuak egiaztatzea
  • Karbono-monoxidoaren maila egiaztatzea
  • Galdara edota berogailuaren errekuntza aztertzea